PERTSONAK

Irakasle bakoitzak bere lan-eremua dauka eta bere gaia irakasteko prestakuntza nahikoa.

Honetaz gain, urtero sektoreko profesional ezagunak etortzen dira
monografikoak nahiz klase magistralak ematera.

IRAKASLERIA

RAÚL

KARLOS

EVA

ESKOLA BURUA

FUNDATZAILEA

GOZOGINTZA

AIALA Eskola burua
Raúl González De Mendoza da, trebakuntza sendoa duen gaztea, sektorean esperientzia duena, estatuan eta estatutik kanpo ibilbide handia duelarik eta eskolako inaugurazio egunetik bertan dagoena.

Karlos Arguiñano Urkiola, AIALA Eskolako sortzailea da.
17 urte zituela hasi zen Sukaldaritza ikasten Euromar Hoteleko Sukaldaritza Eskolan, Zarautzen, eta nola ez,
Luis Irizar Maisuaren babespean.

Eva Arguiñano sukaldaritzan 16 urtekin hasi zen lanean, Karlosen gozogintza laguntzaile bezala.

AIALA Jatetxeko
gozogintza-pastelgintza arduraduna da eta urtean zehar gozogintzari buruzko klaseak ematen ditu.

 

MANUEL

THIERRY

LORDI

SUKALDEBURUA

SUKALDEKO 2. BURUA

GOZOGINTZABURUA

Manuel Piñeiro Eskolako Sukaldeburua da eta Heziketa Zikloko bigarren urteko tutorea. Karlos Arguiñano Jatetxeko partidaburua izan da eta bere heziketa eta esperientziari esker Euskal Sukaldaritzako ikastaro ezberdinak eman ditu estatuko toki askotan eta baita maila internazionalean ere.

Thierry Vallespir, Burdeosen (Frantzian) jaioa. Eskola Sukaldeko 2. Burua da eta Heziketa Zikloko lehen urteko tutorea. Lehendabizi Frantzian eta geroago Euskal Herrian aritu da sukaldaritza lanetan. Esperientzi konbinazio ezin hobea, berak dakien sukaldaritza trasmititzeko.

Lordi Etxaondo Eskolako Gozogintzaburua da eta Masterreko tutorea ere.
Donostian jaioa, 17 urtekin hasi zen sukaldaritzan.

Besteak beste, Ferrán Adriá eta Martin Berasategui-rekin egin du lan.

Halaber Arguiñano Taldearen Bankete arduraduna da.

JOSERRA

ENOLOGOA, SOMMELIERRA

Jose Ramón Aguiriano,
jatetxe-jabe ospetsua, Gazteizen jaioa, enologoa da eta Idiazabal gaztaren Kontseilu arautzaileko kidea.

Eskolan klase ezberdinak ematen ditu; benetan esperientzi interesgarria.

 

JANTOKIA

ARGUIÑANO ANAIAK

EUSK · CAST · ENG

KONTAKTUA

AIALA

HISTORIA

BERRIAK

INSTALAZIOAK

PREMATRIKULA

IRAKASLEAK

AURREZ IZEN-EMATEA

SARIAK

INFORMAZIOA