INSTALAZIOAK
Eskolak 2 egoitz ditu:
bat Abendaño poligonoan eta bestea Talaimendin.
Biak 1.000 m2 dituzte eta ZARAUTZeko hirigunetik gertu.
Abendañon Lanbideko ikastaro finantziatuak ematen dira.
Talaimendiko egoitza 2008an ireki eta honezkero Eskola instalazio berrituekin handiagotu zen.
Bi egoitzak modernoak dira, hurbileko kalitatezko formazioa giro onean emateko.
Ibilbide azkarra eginez, dauden gelak aipatuko ditugu banan-banan:
Erabilera anitzeko gelak
Erabilera anitzeko bi gela paraninfoan. Sukalde hornituak eta sukaldaritza erakusketarako eta bertan egin daitezkeen jarduera guztietarako beharrezkoa den guztia dituzte.
Sukalde zentral- industriala
Sukalde zentral industriala. 5 gune desberdinetan banatuta: biltegia, kamera gela, gela hotza, sukalde bero edo zentrala eta plongea edo garbiketa-trena. Sukaldea hornituta dago eta espazio zabalak dauzka, ikasketa aktiboa eta atsegina izateko. Bertako makinaria teknologikoki puntakoa eta erabilerraza da.
Jatetxeko sukaldea
Jatetxeko sukaldea, hau da, aurrekoaren sukalde satelitea, lau partidatan banatuta. Bertan ikasleek bezeroek gure jatetxean dastatzen dituzten elikagaiak elaboratu eta zerbitzatzen dituzte.
Jantokia
Jantokiak 100 m2 dauzka, 40 pertsonentzako lekua du. Ikasleek lanbideari atxikitzen zaizkion ezagutzak jasotzen dituzte eta saiakuntza-banku gisa erabiltzen da profesional serio eta etorkizuna izango dutenak trebatzeko.
Kafetegia
Goizetako atsedenaldian ikasleak elkartzeko lekua da alde batetik. Bestetik, aplikazio gela ere bada, bai taberna bai jantokia ere beharrezkoak baitira zerbitzu on bat emateko. Ikasleek beharrezkoak diren teknikak ikasten dituzte
Bestelako gelak: aldagela, irakasleen gela, zuzendaritza,
idazkaritza, bilera-gela…
INFORMAZIOA
AIALA OSTALARITZA ESKOLA
Nafarroa Kalea 61
20800 ZARAUTZ. Gipuzkoa
T. 943 13 46 00 · direccion@aiala.es
2022 © AIALA Ostalaritza Eskola · by viskwit